Site Navigation:

Makinen Teoria 35303


Gogorapenak


Irakaskuntza, azterketen eta bestelako ikasgaiarekin erlazionatutako gaien antolaketa, ordezkarien eta ikasgaiaren irakasleen artean egingo da.

  EBALUAZIOA

  • Azterketa final bakarra egongo da URTARRILA-OTSAILA-n.
  • Bi zatitan bananduko da, teoria (4 puntu) eta ariketak (6 puntu).
  IKASGAIA GAINDITZEKO beharrezkoa izango da:
  • 5.0-ko nota edukitzea bi zatien arteko batuketaz.
  • Ariketaren batean 0 puntu ez ateratzea.
  • Irailako azterketaren ezaugarriak antzekoak izango dira.
  • Azterketetan, Unibertsitateko txartela (edo antzeko dokumentu bat) erakutsi behar izango da.
 PRAKTIKAK
  • Ikasgaia gainditzeko beharrezkoa da (baina ez nahikoa) praktiketara joatea. Beste ikasle batekin praktiken ordua aldatzea zilegi da, beti ere ikasgaiaren irakasleak denboraz jakinarazita. Aldaketa aldez aurretik jakinarazi gabe egiten bada, praktika hori ez da egina bezala artuko, honek dakarren ondorioekin.
  • Praktikak gaindituta dituzten ikasle errepikatzaileek ez dituzte zertan berriz egin behar.
  • Ikasle errepikatzaileen praktikak egitearen edo ez egitearen erabakia irakasleei jakinarazi behar zaie. Gainera ikaslearen fitxan agertu beharko da.
Praktika taldeen zerrenda
  • Gelako iragarki taulan argitaratuko da urriaren 8-an.
  • Praktiketako zerrendetan agertzeko, irakasleari fitxa URRIAK 5 BAINO LEHENAGO ematea ezinbestekoa da.
Praktiketako txostenak
  • Praktika bakoitzeko txosten bat entregatu beharko da. Txostenak, teoriari buruzko sarrera motz bat eta praktikaren nondik norako deskribapena izan beharko ditu. Praktikan daturik jaso behar bada, horiek ere praktikaren txostenean agertu beharko dira.
Txostenak entregatzeko datak
  •  Laborategian egindako praktikak: praktika-bilkura bakoitzaren ostean, behar bezala betetako datu taulak entregatu beharko dira.
  •  Matlab-ekin egindako praktikak: ez dago zertan emaitzak entregatzerik.



Itzuli